Ezagutu gaitzazu
GURE HISTORIAREN APUR BAT
San Jose familiako 2. belaunaldia gara, 40 urte baino gehiagoko esperientziarekin eta sukaldaritza onenaren tradizioarekin.
Arrain eta itsaski plantxan espezializatuak. Gure arrainak eta itsaskiak dira gure plateren protagonistak. Gure jatetxean mimoz kozinatu besterik ez dugu egiten, zaporea areagotzeko.
Gure arrainak lonja eta portuetan aukeratzen ditugu, gure mahaian piezarik onenak dasta ditzazun. Kalitatea da gure identitate-zeinua, bai gure genero fresko eta sasoikoan, bai gure arreta abegitsu eta familiarrean.
Gure sukaldaritza tradizionalari leial zaizkion plater ugari eskaintzen dizkizugu. Produktu natural eta kalitate onenekoak baino ez ditugu erabiltzen gure plater guztietan.
Gainera, zeliakoa bazara, mahaian ere zure lekua izango duzu. Gure plater guztiak glutenik gabe prestatzen ditugu, zeliakoak diren pertsonek ere goza dezaten inolako kezkarik gabe.